Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

VIII

 

Batzutan Bilboko kaleetan bilatzen zaitut

aurkituko zaitudan beldurrez.

 

Oinez Errondan oinez Perron oinez Erriberan

astiro Solokoetxen iturria daukagu

emoziozko besarkada horietako baten antzekoak dira

 

Zuk

gezurra jakin baina gordetzen baduzu ere

aldapa gora gerri estu goibel jaisten dira autobusak

hutsik maitalea berria duen fabrikaren gisan

 

Udaltzainen autoek ezikusi egiten dute

maitaleak parkeetan

amoranteak pasioan

bikoteak zoriontsu

isil pentsakor galdu

Mundua aurrera doa eta ez gintuzten konpontzeko egin

 

Argiz jantzi zaigu lainoa

erreka ere zimurren ispilu estaltzailea da

 

Zoria lagun,

gaur euritan elkar besarkatuko dugu

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000