|
Utzidazu karmina kentzen
SUKARRIK
Mukizapi gehiago beharko dut
gaua amaitu orduko.
Ez dut uste
oinak berotzerik izanen dudanik.
Ezin esan argia noiz arte izanen dugun ere.
ltsasotik hur baretzen ari den erreka da,
geldo, indarge,
arean adierazteke,
aurpegi mortua dakar.
Neronek amatako nukeen
duintasun bila banenbil.
Kapa estu hau
harro erakustea baino ez dut alta,
bestalde
nork entzunen lituzke kantu zaharrak
gaua surtondoz jantziko ez balitz?
Orbainak erre eta oinazea arintzeko krema
mesanotxean dago,
prospektu eta guzti.
Ekardazue otoi,
eta erdu gero
loak har nazan argia amatatzera.
Utzidazu karmina kentzen |