|
Utzidazu karmina kentzen
GAITZA
banderak astinduta
ateak itxi dituzte
gaitzik sar ez dadin
gaitzek ihes egin ez dezaten
ihes eternalean,
deserri apatikoan
ez baitute sinesten
itxi dituzte ateak
gaitzak aldegin ez dezan
hurbil baino urrunago
gaitz sartzeko
bertan akabatu behar ei da
desegin, erre
ahaztu gaitzik izan denik ere
bere bazterrean bakartzea,
txertoa lantzea ere
gaitzak joen sintoma dugu
zelan sortu ate berri bat gure barne?
ihesik ez egiteko itxita,
ate zehatz eta doituak behar dira
ez ikusi ateak dakarrela gaitza
atea, marko kirastua gaitza
olio lar daukan koadroa hesituz
Utzidazu karmina kentzen |