Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

OBSESIOAK

 

Antzinako kontuak direla pentsatu du,

aurrera so egiteko sasoian dagoela

obsesioen putzuan ito barik.

 

Joan ziren emakumeez oroitzen saiatzen da.

Zenbaki bihurtzen zaizkio,

izen bako une harro.

Oroitzapenen desitxuraketaz egin du hausnar

kopuru hutsek garuna inarrosi, jo

danbor-ezten azidoz kolpatzen zutena

gogora ekarri eta ulergaitz,

garapenaren eta hondamendiaren lehia garaitua.

 

Gurutzatuta ezintasunaren bidea ekarri dutenak

amestutako orenak zer ote ziren,

harreman hordiak erdi ala t'erdi biderkatu,

damuaren balioa neurtu,

alta bai? baina... zalantzak, errepresio autonomoak

izu

maitasuna, sexu bidea irudiaren men

zeresan toxikatzailez pozonduta

gizaldi berriko txutxumutxuak

irentze beraren ispilu.

Inbidia eta estimaren borroka

ments izan ditugun gezurren,

pozen eta txortaldien erakusleihoan.

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000