Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

XIV

 

auzo guztietatik jaitsi ginen

zure trena zetorrela jakin bezain laster

beharrak utzita nik ere kalera jo nuen

maldan beherari lotu nintzaion

erreka ertzean gelditu arte

geltokian sartzeke

 

zaharrak eta gazteak dutxa publikoetan

zubiaz bestaldera

izara esekiak nongura

izarak prakak kuleroak ilusioak bizitza zatiak

sekula itzultzen ez den ura

taigabe bide idatzian gotortuta

lohiduraz babesten du mila sekretu

 

behelainoak ostendu zigun etorrera

ke estutan sartu zen burdinazko zaldia

zure begitan argizedin uria

 

auzoen borrokan

noren magala zenukeen aterbe

ala ezpainak publizitate paneletan bahitu zizkizuten

eztabaidan geundela

begitaratu zintzaizkidan

gatazkak itsaso borreroaren urkabera bidaltzeko

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000