|
Utzidazu karmina kentzen
NO WAY OUT
Hirurogeita hamargarren hamarkadako
punka entzuten du
logelan etzanda.
Beti izan da alperra.
Hori entzun die beti gurasoei behinik behin.
Ez du, diru kontuak direla eta,
ardurarik hartu gura
bere apurrarekin aurrera egiten ikasi du
baina leihotik ikusten du
itxi den iturriko basamortua.
Gauaren lekuan
mendian behera
Utzidazu karmina kentzen |