Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

VII

 

musika kaxan

iparrameriketako gogo beltza

 

badakit,

ez duzu maiteegi,

baina unea janzten du

ahots mugagabez eta gitarraz

 

jertsea zabalik duzula

bular jostarien gangartzea ere ahaztu duzu

nahi eta ezinean labaintzen zaizu mihina

nire ahotik berbetan

 

tonua miazkatu

dantza umelean

euri trukean dabiltza

tracyk dekoratu atsegina jarri zigun

amaitu zuenean

 

sekula izan zenaz ere

ahazteko modukoa

mosu batean dena bildu

eta galtzeko lain

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000