|
Utzidazu karmina kentzen
II
Argazkiaren erdian
mosu bat bidali dizut
ezpainen argira.
Ala esan ezin dena diosten
harribitxiak dira?
Hurbildu eta herabe,
itaun leuna luzatzen didazu,
erantzunak areago maitemindu legez
zorion anpulua aterako dizulakoan.
Batzutan bidea zabaltzen digu haizeak
berdin, elea eztarrian eteten zaigu,
berriz, mesedez, berba mutuak
oro biltzen den susmoz.
Horregatik,
bigarren zatiak okerrak direlako beti
ostera ez dagoelako maitaleen hiztegietan
ezer ez, arean bai,
biltzen da hori guztia.
Gauza txiki,
isil
eta heze hori.
Utzidazu karmina kentzen |