Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

XX

 

lanak ditut

zure ametsa zipriztintzen

izarapean

begiak itxita

zangoak jaso arren,

prakarik estuenak,

golkorik zabalena

olgeten mihin hori

irudikatuta ere

lanak ditut ez banauzu laguntzen

 

auzokideak ere kexu ditut,

hamarretatik aurrera

honelakoak isilpean egin behar ei dira eta.

 

tira,

bihar ez bada

etzi egongo gara elkarrekin.

praka estu barik

etorri arren,

ezpainetan urtuko dizut irudimena.

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000