|
Utzidazu karmina kentzen
V
begi ederregiak dituzu
begien ederrean limur nadin
arrunkerien bila nenbilela
bahitu naute
baina lasai
ihes eginen dizut bularretara
lohiaren dardaran jausita
askatzen nauzu
gidari gura nauzu
bidea itsumustuan zabaltzen dizut
zure baietzen mapan
irri, intziri eta hasperenak iparrorratz
ez dut berbarik, libururik behar
bizi gaituen intuizioa antzemateko
sexu gehiago harilkatu genuen
maitasuna kopa txikietan
edaten genuena ikusita
Utzidazu karmina kentzen |