|
Utzidazu karmina kentzen
XVI
antzina desagertu haiz
ehun ordu bai gutxienez,
zazpi mila mende joan dira domekatik
eta ezetz zioten egunkariek,
munduak ez duela errurik
bide bihurriak direla gureak
gaitzak elkar gurutzatzeko,
ez ei zagon gerrarik
ez ei haiz desagertu
ez zakinat seguru zer hobetsi
oroitzapenak sekula izango ez dugun
itsasoak diren legez
ez zakinat nor haizen
bertsio ofizialak eta prentsa oharrak
makilatzeko ispiluz irakurtzen ikasi dinagu
Utzidazu karmina kentzen |