Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

HIZTEGI PARTIKULARRAK

 

desioa maitasuna laztanak

sexua mosua begitua

unez une margotzen duzu ene hiztegia

 

biloak arantzatu arantzak findu

inork idatzi ez zigun

istorioa jasotzen dugu txiki

 

mapa bako bidegurutzeak

antzina mututu egunkariak

atzea

irribarre dagien leihoa

izarak izkinan pilatu dituen ohea

poster konplizeak

eta konplize

kantak

 

egunsentia argi-iluna isiltasuna intziriak

erlojuak e-mailak telefonoak

aparkatzea edo abiatzea

zu ni gu hori

 

gorak eta amorruak

lainoak

ezin ikusiak

ezin ulertuak

gorreriak

 

itxaropenezko udagoienak

 

egunero harilkatzen dugun

bake prozesuaren gerrako partea

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000