|
Utzidazu karmina kentzen
IV
uzkur zaitez nire bularrera
badakizu ez dena bistako arriskurik,
ohiko dagoz betiko moduan
baina aitzakiarik behar ote dugu
gorderik dakarguna askatzeko?
hainbeste maitasunen plazera
ez datza hartuemanean?
zenbat eta zergatik
dagokiguna arrazionaltzea da
arnasa edo mosua azaltzea legez
zelan zabala onartuko nuke,
onartu edo ederretsi,
ukora bideratu ezean,
itxaropen gabeko
zelan labur era zurrun horiek,
horiek ezean,
askatasunaren hormako ateak zabalduta
aurrera jotzeko pasabidea egiten du.
Zu sartzen zarelarik,
zer esanen dizut ba,
maitasuna aldean dakarzu eta?
Utzidazu karmina kentzen |