Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

VI

 

egurrezko txokoan jesarri zara tabernan

egurrezko aulkitik

egurrezko mahaian ezarri dituzu eskuak

nireei olgetan ibiltzeko baimena eman diezu,

atzamar bakoitzean

behetik gorako bidaia laztandu dut, leun,

eraztun bietan jiraka gelditu naiz,

bitxi berdea dauka batek

zuk herabe jaitsi duzu begirada

ez duzu ederrean lehiatzeko beharrik

 

ni,

alferrik joan naiz adatsean behera soaren bila,

itsaso puskarik ezean,

muino harroak mintzatu zaizkizu,

beren txikian errebelde,

zizt jasoa opari eman didazu lipar batez,

denbora eten edo ez da sekula

guregandik arean izan

bular gainetik ilea baztertu dizut,

baztertu eta eskuetan galduta

sama, lokia

ukitu leunaren pausaleku

hegaldatu zara,

aho heze, begi hertsi,

amaiur,

mosua eta okotzean gora joan naiz

 

zuk begi berriak zabaldu dituzu

nire eskua,laztanak,irri lotsatiak baztertuz

ezpainetan irentsi nauzu

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000