|
Utzidazu karmina kentzen
XIII
Orrazi hau gudozu?
Nauk orraztuko zatut, trankil.
Itxixuz begidxek
da esaistezu
minik in azkero.
Polite zara lotan.
Sano, bidxotza.
Orduek emoten doaz
zuri begire.
Ezpanen jagole,
gaurko funtzinoa
amaitu in dala dinoidxen kortinak
begidxek ostonduten'tzuez
da poztuten naz
bidxer be egongo dana jakindde.
Argi berde baten amestuko't zelan,
itzarri'pe,
polite zarean,
lotan zauzeneti desbardin,
da bardin polit,
Baie begidxek zabalduten dozuzenien
orduen zauz politen,
Inozentziz,
jaidxo barridxen ikusmiran jabiltzuz perlatxuek,
itaune iten daustazu,
isil de zabal.
Nik ninidxek tapau
de betazalien
mosu emon beh'otsut.
Eta bidxotza,
hori dekotzut erantzune.
Utzidazu karmina kentzen |