|
Utzidazu karmina kentzen
XI
Zalantzaren diktaduran makurtu gabe zabiltzate
zu ezagutu eta idatzi nien
kosmobisio urbano
politikoki bat ere ez zuzena
sekulako irreberentzia moduko berbakaz
laudatu zizkidaten lerroak
gure literaturako kritikoek
baina amaiur
ez zaitez haserratu
bisturi eta orratzez lerroak irentsita
oinazea hedatzen genuela ere bazioskuten
oinazea ulertzen ala bizi genuen galdetzeko antzu
eta antzu amaiur
zarena jakiteko
bularretan gorde eta isurtzen didazun
poesia aztertzeko
poesia ez zela
mendi eta haranen bestalde
lekorean daukazun altxorra
usaintzea bezain ezinbesteko
baldin argiak eta ilunak
zure mozorrorik ez badakarte
Utzidazu karmina kentzen |