Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

XVIII

 

bakarrik bete dut ohearen hustasuna

eta are hutsago irudi zait goizaldearen zabala

izarapeko olgetetarako gogo barik

marrazki bat edo berdin

eguneko bitxikeriaren bat zizelkatu nahi nuen

 

zuk barre leuna eman didazu

zoriontasun altxorra

uharteko naufragoari

olatuen berriak, haran galduak

ezpain bustiak

 

zelan garaitzen duzu ederrez

begien akidura?

nondik biztu itsas faro abegikorra?

eta ni al naiz egiaz,

alexandria zaharreko aurrietan

amaiurren jaio zena?

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000