|
Utzidazu karmina kentzen
XVII
ez dugu beti errez berba egokiak ibiltzen
minezko doinu hel litezke
mesfidantzari muzin
usoak askatu genituen
berbakera ugari ziren
ulertzeko hain zail ote?
baina inkonprentsioa
gure herrian jaio zen menturaz
haranean hazi eta errekan edan
beste haran eta beste erreka batzuen ezjakin
arrastia gaisorik eman dizut
eztulak eta bularreko mina eta sukarra
beharbada horregatik neuk ere
eldarniotan
ez dut mezua osorik ulertu
sortu naiz ausaz gedar egin duzunean
ala oraindik osatu baga
ezin ditut hitzak oro tarrapatan barneratu
eta gaur banaizenik ere ahaztu zaizun
aukera txikira makurtu naiz
Utzidazu karmina kentzen |