Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

I

 

bakardadearen erdian altxatu zintuzten

zalantzaren eremua zatitzen duen aduanan.

 

kariñoa, adiskidantza eta maitasuna

non mugarritzen diren egin nituen teoriak

prakak estutzen miretsi zintudan,

lotsa gutxi ipurdiaz oker mintzatzeko,

bart eman dizut lehen mosua

eta hotz bizitzak

bizikleta aldean

sekula ez gaitu gurutzatu

 

edo bide paraleloak ditugu

inoiz ukitzeke,

utzidazu kontrabandozko

maitasun doi hau,

txiki-txiki eginda,

zure atexketan sartzen,

gau beltzenak margotu zituen

uharte horien alaigarri

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000