|
Apunte eta Ahanzturak
TRILOGIA
1 ESNALDIA
Esnaldian bere silueta ikusi eta Literatura idatzi nahi izan zuen.
Ez zuen ezer idatziko: Hitzen Hiltzailea zen.
91-IV-23
2 INVENTARIUM
No poseer sino Unos cuantos recuerdos. Todo lo que uno Puede llevarse Cuando muere. (E.A. Westphalen)
Ez zuten bere bizitzan gauza handirik eskatu: soilik arkatza eta paper punta bat non idatzi ordua iristean musu guzti haien inventariuma.
91-IV-23
3 BIOGRAFIA
Idatzi zuen —enkarguz, noski— poeta famatuak bere biografia: «ez naiz iada nintzena.» Eta milaka ale saldu zituen.
91-IV-23
Apunte eta Ahanzturak |