Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

OINOTS ERRATUAK

 

Bizitza asmatu zenuen eta

gorputza abandonatu hiriaren transparentzian

eta etxerako bidean —zigarroak asfaltoa ketuz—

horditu egingo zenituen poetaren hitz misteriotsuak

susmur akrisolatuaren mugimenduaz

eta oro izango zitzaizun galdutakoa konpartitzeko

erretorika zangil horren tenorean

beldurrezko bidaia edo itzalen intsumisio

Eta azken delitoaren gudualdian

nola hiltzaileak hilketa gauean

zure azal elurtuak ere kiskali egingo zuen

izgoraren sukarraz maite izan zenuen

begirada haren ezpaina

 

91-V-8

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993