Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

DE SENECTUTE

 

... pues no existe ayer ni importa el

luego.

                            (Abelardo Linares)

 

edo

 

Asto zaharrari, belar gutxi.

                            (Herrikoia)

 

 

Eta ene petxuan lore elurtuak,

magia, ez iada tristeziarik.

Horditzen al ditu oraindik begirada hark

munduaren iruntziak eta nostalgiak

eta eromenaren argazki distiratsuak?

Laban haiek, berpizten al dute gaztaroko

jokoen sugarra edo hiltzen musu izan ziren

haragi eta ardoen ehun gezurrezkoa?

 

Kaleek apenas jarraitzen diguten gaur.

 

Baina dagoenik ez dugu zerteziarik,

ez dakigu nor garen eta zer den denbora

eta zein paisaia edo eremu diren gure esnaldiak.

Itzaletik begiratzen ditugu haragi-odolak,

amets bailitz bizitza, apiril bailitz edo maiatz,

jainkorik ez bailegon gure ezpain konplizeetan.

Argitu du, ordea, eta ez du ezerk garrantzirik:

zahartzea da gure eromen eta lotsa bakarra.

 

92-IV-10

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993