Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

BIZITZA

 

Bizitza ere prosa izan daiteke.

 

Luzea delako, esaldi amaigabe

bat bezala; nekaezina, bere

saroira itzultzen den gaua bezala.

 

Bizitza ere izan daiteke poesia.

 

Biak direlako retizenteak, biak

osotasun baten atal, biak

isiltasun beraren islada.

 

90-XII-21

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993