Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

NAHIKOA

 

Nahikoa izanen dugu

soseguzko so bat

bizi gaituen bidegurutze honek

egin dezan batasun

munduaren sinboloekin

 

Nahikoa izanen da

gauaren lautada horailak korritzea

senti ditzagun laranjondoen

izen galdu eta egarri

aspaldian asezinak

 

Urrun dauzkagu ezpondak eta

oroimenaren herdoilak ukatu

egiten dizkigu losintxak;

iada urrezko murru hauen loan

inular gara edo azken kondena

iragarrien hondamendi;

baina ziurtasun hura

—ez amets ez lamara—

herri bat izan ginenekoa

ez digu traizio baten

musu-zistadak ere ebatsiko

 

91-V-21

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993