Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

EMANALDI BIKOITZA

 

Los viernes quiéreme como una loca.

Y los sábados cásate conmigo.

                            (Luis A. de Cuenca)

 

 

Azukrez satinaturiko zure gorputzean

azken eldarnioen ereserkia idatziko da

noizpait, auskalo noiz;

akaso bular horien lehen planoak

argi-fokoak itsutuko dituenean;

edo pubis erpintsuaren travelling klandestinoak

hemezortzi urtez gorako irriak zorabiatzean;

edo agian, zergatik ez, bisaia makilatu barritik

lehen malko beltzek zeluloidea izorratzean.

Noizpait, auskalo noiz,

nahiz eta heroeek gose-greba egin edo

banda sonoroa mutu gelditu,

zure gorputzaren azken butaketan palomitak jan

eta musuka hilko dugu elkar.

 

91-I-11

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993