AZKEN BALADA
Zure urrea utzi zenuen
nere esku orbelduetan.
Loreak jarri nizkizun losin bakoitzean
eta begietako itzal fresazkoetan.
Denbora ere orraztu genuen
jainkoak engainatzearren.
Baina alferrik izan zen guztia.
Igandea zen eta biharamonak
azken balada baten konpasak ekarriko zituen.
Eta Samek ez zuen berriz guretzat joko.
90-XII-21