HURA EZ ZINEN ZU
Ez; hura ez zinen zu, gauaren ertzean.
Ez; hura gu ginen, albainu zilarrezko, besarkada baldar.
Jarri nuen musu bat han, denboraren ahoan
umil, argia bezain motz, zuganantz lasterkari.
Ez zen iada biderik ene eskuen begientzat
eta ene haginen sinaduran —linternak, irla
esploratu gabeak, balusazko hitzak—
herbesteko haitz izan zinen, memoriaren katenbegi.
Oro guztia ibai; guztia oro simulakro.
91-VII-30