Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

POETIKA

 

Nik badakit poesiak

mundua aldatuko ez duena;

 

ez diguna musutruk bigarren

eskuko amodiorik eskainiko;

 

apenas sortaraziko duena gure

bihotzetan keinurik antigualena.

 

Nik badakit poesiak ez dizkiguna

eskuak udazken orbelez baizik beteko.

 

Nola ez hil ordea gauaren esnaldi

beltzean bere ninien presentziarik

gabe; nola bizi hainbeste urte

hainbeste elurte granate.

 

90-XII-22

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993