Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

BOLERO FRENESI

 

Para que mi alma sea nomás de ti,

bésame con frenesí.

                     (Alberto Domínguez)

 

 

Euria bere giltzekin begiak irekiz

—isiltasunaren sarraila

telefono mutu—

eta musika konplize bat

izter agonikoak ferekatuz.

Laurak eta hamar eta udazkena

eta nola betetzen zaizkigun ahoak

—hegazti gautiar

epistola argitaragabe—

esan ez genituen bai haien

oroimenaz. Baina mantso doa denbora.

Harrapatuko dugu elkar izkinaren batean.

Eta orduan izango dira kontuak —eta

musuak—, maitea.

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993