Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

AZARO

 

Azaroa da honezkero zure zainetan;

euria ari duelako, hotza delako zure

irribarrea. Ez dagoelako lorerik lorategian,

neri besarkatzen zatzaizkidalako

ero baten moduan. Atzo, gaueko pelikula

ikusten ari ginela, esan zenidalako

gure maitasuna maitasun ezinezko bat zela,

erabakiren bat hartu beharko genuela laster.

Nik, orduan, begietara begiratu nizun.

Ez zegoen dudarik, ez zinen txantxetan ari.

Musu bat eta argi guztiak itzali genituen.

Zenbat eta lehenago amaitu, hobe. Segundu

batzuk nahikoak izango ziren.

Gero, azken musu ikaratu bat. Aurki

iritsiko zen zure senarra.

 

91-XI-22

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993