|
Apunte eta Ahanzturak
EVORA ITZULERAN
Han izan zen Evoran non bere laberintoen lurrina korritu ondoren esan zenizkidan oportoz almidoiztaturiko musu esdrujuloak eta ikusmiratu genituen afalosteko mozkorrean plazetako faroltxoak poema erotikoak zamalkatuz eta esan zenidan hitzak solemnidadez esmerilatuz isiltasunak panfletoak banatzen zituela kafetinetan itzal urdin hura kontuan izan behar nuela oso Camoens eta Pessoak gauero jokatzen zutela hotel hartan ospe erratuaren fama eta desasoseguaren liburua eta izan nezala jainko guztien izenean ezpain haien atarian malkorik ez isurtzeko bezain beste errespeto
91-I-31
Apunte eta Ahanzturak |