|
Apunte eta Ahanzturak
KOARTADA
Gau hotz batean hil nuen; lurpeko parking desolatuan. Hitchcockek berak ez zukeen hobeto egingo. Aztarnak, arrastoak, musu guztiek ezabatu nituen, eta errebolberra. Lasai nengoen eta zoriontsu. Kalea hutsik zegoen —auzo hartan, ordu haietan— eta ene urratsek zarata martziala zegiten espaloian. Baina bapatean —auzo hartan, ordu haietan— bizilagun batekin egin nuen topo. Galdua nengoen. Odol tanta ttiki batzuk —ez dago hilketa perfekturik— salatzen ninduten. Irribarretsu bertaratu zitzaidan, maltzur, gupidagabe. Urduri zirudien, ezeroso. Nik prest neukan labana berriro (ez dago zorion beterik). Hara eta hona begiratu zuen eskuak herisuar igurtziz. Orduan esan zidan: «Gaur ez nauk ikusi, adiskide.»
91-XI-11
Apunte eta Ahanzturak |