Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

PASABIDE SEKRETUAK

 

Pasabide sekretuak bilatuz pasa

genituen azken urteak,

lur prometituaren xerkan,

basamortuko heroeak eta oihan birjinetako

salbaiak izanez.

Ostari-liburuan firmatu zuten, gure baimenez,

Cassius Clay, Merckx eta Miguel Strogoffek:

eta guk, ahanzturaren mozorroa jantzirik,

lehen pintadak egin genituen denboraren leihoetan

eta erre, musu haien sutean, bizitzaren

azken heresiak.

 

91-I-29

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993