Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

BAKER STREET, 221 BIS

 

¿Qué hacer sino crear

formas de llanto y de paciencia

para que el tiempo se equivoque y sueñe

que ha perdido el camino?

                                          (Luis A. Piñer)

 

 

Ahantzi egin nituen datak

eta misterioaren izen guztiak;

orrialde eta telefonoak errepasatu

nituen kamioen isiltasun hautsezkoan;

orraztu nuen denboraren kalparra

bere ozpin urdina atzipetzearren;

zure atean jo nuen, Holmes, etxean

aurkituko zintudan esperantzan;

baina nere ahalegina alferrikakoa izango zen.

Moriarty doktorearekin oso lanpetua

zenbiltzan kapitulu hartan.

 

91-I-17

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993