Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

ESAIDAZU

 

Y no hay manera de salvar la vida.

Y no hay manera de ir donde no hay nadie.

                                   (Claudio Rodríguez)

 

 

Esaidazu,

gauaren eskrupuloetan babestuz,

zenbat mailadi dituen denboraren isilak;

fresazko astelehen horiek ematen ote dioten

zuhaiztiari azken redentzioen pozoin gozoa oraindik;

usaintzen duzun, lujuriazko gaupasen ondoren, hormetan

itsatsia utzi genuen oroimenaren kresala;

bakarrizketa horien —entzuten zaitut, ez larritu— zirrikutik

barneratzen zaizun terrala sastagai itsusi harekin;

esaidazu, bai, esaidazu, nork eraiki zion bakardadeari

mausoleo hau erregebideetako zalduna bailitz;

murru altu guztien bestaldean zure begien belazeak

ezkutatzen diren edo erpinik gabeko ametsen kedarra;

orain ere udazkena joaten zaizun, bere tunel eta

paraje imaneztatuz, ispiluen erritualean jolastera;

eta nondik ote datozen, orduen ekinozioaz baliatuz,

esku eguzkitsu horiek zure duna xuritan pausatzera.

 

91-V-7

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993