Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

BADAKIT

 

Y el mundo es hoy como es hoy

porque lo querías tú,

porque anoche lo quisimos.

                     (Pedro Salinas)

 

 

Badakit

apenas euririk egiten duen gauetan

zokoan uzten duzula Rilke

imintzio aubiguoz

eta nahiago izaten duzula

antxeten hegadari so egon

izango baizinan nekearen elegia

edo urgentziazko konfidentzia baldar

Baina orrialde seinalatu horrek

—musu estanpatu eta lili sikatuak—

beti dakarkizu gogora desio

itzali baten zigor biluzia

eta gorputzak basaz larrutu

genitueneko izkina haren

iluntasun eta pixusaina

 

91-V-29

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993