|
Apunte eta Ahanzturak
LITERATURAREN GAUZAK
Saber orar. Creer es ya otra cosa. (Luis A. Piņer)
Blues bat jarri zuen gramofonoan eta bere amodio guztiak errepasatu zituen. Laxoa dardaraz askatu eta kartak leitu zituen, Tunez, Bagdad, Cincinnatikoak. Conrad eta Vernez hitz egiten zioten letrek, fragataz eta belauntziz, hamabost urteko kapitain ausart batez eta Groenlandiako basamortu txuriez.
Berari buruz ere hitz egiten zuten. Somatzen zuen ordea inor ez zitzaiola sekula batean itzuliko. Dagoeneko itsaso baten izena jarria baitzioten.
91-I-8
Apunte eta Ahanzturak |