Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

GELDITZEN ZAIGUNA

 

Soilik desioaren materia isila

ispilu bat non begiratu bizitzaren sukarra

edo azken aitzakia baten denbora galdua

soilik argi gorriak zure bularren mosaikoan

bi hilargi arratsaren distantzian fosilizatuak

eta zure begiak bai zure begiak supituki

ene hegalen dorreetan presentzia eginak

eta angustia urdin hau minutuak behatzetan

loratzen zaizkigunean edo jaio aurretik hiltzen

soilik gure izena aizkoraz birrindua eta

gure irain mutua poema egarbera bihurtua

 

92-IV-14

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993