Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

BLUES FOR YOU

 

Jo ezazu udazkenaren bueltan

tirrina edo aldaba urreztatua;

 

bi, hiru, hamar aldiz: behar

hainbat bider eta ozen;

 

ez kezkatu neregatik: goiz

edo berandu irekiko dizut;

 

seko gortuta ere

etxean izanen naiz.

 

90-XII-26

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993