Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993

 

 

DE SCIENTIA LATINA

 

Latina, garai haietan, ez genuen

guk oso gustoko izan.

Bere zientziatik, egia esan,

ez genuen deus askorik ikasi.

Coitus interrumtus-a ere —hain gaztetxo artean—

elektrizisten gauzak zirela pentsatzen genuen.

Egoera asko aldatu da ordundik.

Orain —hain gaztetxo ez garenean—

tristuraz begiratzen ditugu elektrizistak.

 

91-I-11

 

Apunte eta Ahanzturak
Karlos Linazasoro

Kutxa, 1993