|
Apunte eta Ahanzturak
TANGO TRISTEZA
Biluztu gorputza eta egin dezagun dantza tango orri txuri baten terraza udatiarrean jendeak alkohol eta enkaje erreen artean gaua derrotaz zorabiatu bitarte
Hilargi-betearen baitan non desioak ez dion haragizko gehiegikeriari apenas zirrikurik utziko gure ezpainen horzkadak brindis bat sortaraziko dio akordeoiaren doinu triste eta eroriari
Eta orduan Gardelen petxutik tango hitzek bilatu egingo gaituzte eta aurkitu kilometro urrunen atarian eta eternitatearen estribiloan ez da tristeza de corazón gehiagorik izango Como hay dios gainera
Apunte eta Ahanzturak |