Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

MIRAILAREN GAINEAN

 

Noiztenka, mirailaren gainean,

botatzen dutan hatsaren

bustia,

erriekin,

bihurri eta buztantzen zaut.

Ikusiz,

neure itxura,

lanbroxean zirrimarraturik,

neure izaitearen atzoko omena guzieri

grimax egiten dut.

Egun batez, beharba laster,

hats bustiaren gibelean,

mirailaren gainean,

asmatuko dut:

«behin betikotz» bat,

eta ikusiko,

argiaz aparte, deus gabeko zeru bat.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua