Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

ZANGOEK LURRA HUNKITU GABE

 

«SUGE BENTZUTU BAT BEZALA,

  HERRESTATZEN NAIZ LURRAREN GAINEAN,

  HOZTU NAHIZ NEURE SUKAR MALINA, ERRAUTSAK IZERDIAREKIN

  ORRATZEN DAUT AURPEGIA,

  HIL DALDAREK HILDOKATZEN LARRU GUZIA.

 

  ERREBERRIEN SUZKO IKUSKIZUNEK,

  PILTZARKA URRATUZ ETA ERREZ

  DERAMATE, AMETSEZ HIGATUA

  NAUKAN JAUNTZIA,

  NEURE HATS PRESATUA, LEHENA EDO AZKENA

  DUTAN EZ JAKINEAN,

  BELDUR DUT, BAI BELDUR,

  BEHATZETATIK ILE PUNTETARAINO...

 

  BAINAN HERIOARI IHESIZ,

  ITOTZEROHAKO MEMENTOAN,

  XUTITUKO NAIZ BEGIAK DIRDIRAN,

  ETA ZANGOAK LURRA HUNKITU GABE

  HURBILDUKO,

  ZUHAITZ HOSTO HORIURRETSU BATETIK

  IXURTZEN DEN ARGI BETEARI BURUZ.»

 

        HARTZEN DUTALARIK BURUA

                            BI ESKUEN ARTEAN,

        ZER ASMA NEZAKEEN HOBERENIK NEURE

                            BAITAN,

        DAUKAT: HILTZEA NAHI NUKELA

                            HEMEN BEREAN,

        ETA SORTZEA BERRIZ SEGIDAN.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua