Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

EZPELA SASIPEKO ITUROTXA

 

Ezpela sasipeko iturotxaren,

ur hotza,

hosto idortuen,

mainuntzia,

ez da kasik,

ez ikusten,

ez entzuten,

hala ere urratzen du lurra,

eta, arra baten hazia bezala,

bere barnean zaio sartzen!

 

Ez uste izan,

Mundua Lurraren Maitale dela,

ez, ez,

gu, biziduneri ebatsi,

Amodio galdua,

dio eskaintzen.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua