|
Hatsaren bustia HILTZALEAK GIRA DENAK... Bidekoen gau argi lilluragarrien gatik, hor dago erbiaren umea, bide erdian lehertua, futitzen dira pasaianteak, airetun txikitun kantatuz, urruntzen dira, bihotz minik gabe. Alta, erraten dute, maiz, maite dituztela: beren haurrak, bai abereak bai landereak... Pertolikeriak, horiek guziak... kurruskatzen dituzte hortzez, animale eta ferdailuak, kurruskatzen izpirituz... edo armez, beren haurrak... eta, izpilluaren aintzinean direlarik, ez dute beren burueri so egiten ere, «hiltzale» hitza, baitakite, beren kopeten erdian, irakurri lezaketela!
Hatsaren bustia |