Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

KARROÑA USAINEZ!

 

                        lehergailuen

                        artean

                        Gernikan

                        hil

                        direneri

 

Sobera maite ginuen,

gure Herriaren

soroen ferdea,

bere goiz eta aratsetako

Alfa eta Omega gorria,

bai eta, hitz argiz

betea zuen liburu xuria.

 

Bainan, gure zainetan

egon behar odolak,

gorritu ditu soroak

hil landez ferdatu

bere goiz aratsak,

bai eta, dolumenezko hitzez

hilundu liburu xuria.

 

Gure zintzurretako azken goitikek

karroña usainez,

bete ditzaztela

gure hiltzaleak!

 

Sobera maite ginuen,

gure Herriaren

soroen ferdea,

bere goiz eta aratsetako

Alfa eta Omega gorria,

bai eta, hitz argiz

betea zuen liburu xuria.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua