Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

IKUSKIZUN

 

Bere besoetan,

haur bat bezala,

zeraman «xagrina»,

bere gibeletik,

zakurño bat putikoka,

bezala, «irria»,

eta joan zitzautalarik,

begien bistatik,

uste izan nuen,

urratu zela,

mila pinpirinetan,

usainez,

mozkortzen nauten,

mahats aihen loratuetan.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua