Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

ZOAZ, ZOAZ!

 

Airatuko zarelarik

eremu zabalerat,

nun pausatuko ditutzu zure hegalak?

nun aingeru lumetan lokartuko zure burua?

nun geldi geldia amarratuko zure izpiritua?

Zoaz, zoaz!

Berdin,

husten dira noizbait,

mirailetan,

sortzen,

diren,

biziak.

Zoaz, zoaz!

Berdin,

iduzkiak,

inominisanti,

kliskatzen

ditu,

elur bustiak.

 

Zoaz, zoaz!

garbi dago,

zeru zola!

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua