Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

XIPATUA

 

Haizeak,

deus erran gabe,

eskutik,

ereman daut paisola,

eta urerat bota.

Etxerat sartu,

naizelakotz,

bustia,

neureek,

irri egin didate:

«xipatua nintzela,

xipa bat bezala!»

Bainan,

ez ditut entzun!

Bertze nunbait nintzen,

asmatzen nuelarik,

neure burua,

iduzkitan,

larrua ximurtzen,

eta xipak,

neure paisola azpian,

pausatzen!

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua