|
Hatsaren bustia EBASLEAK «izan» eta «ukan», «joan» eta «jin», egun batez elkartu ziren, jakin gabe, zer giro munduan, emanen zuten. «izan» eta «ukan»-ek ebatsi zituzten, zuhaitzen formak, ur xurrusten murmurioak, mila ildoxketan, lurrak dituen balio guziak. aldiz, «joan», «jin»-ek ebatsi, iduzkiak, gauza guzien edertzeko, behar duen denbora, bai izarren arteko, zideral harreman ixilak. Neure ametsa amu bat balitz, eta neure indarra sare bat, bilduko nituzke lauak, ez nezaten ni ere ebats.
Hatsaren bustia |